Hobekuntzak egin dituzte Santanapen
Behe solairuko soinketa gelako, pasilloko eta armairuen guneko zorua aldatu dute, besteak beste. Soinketa gela eta makina gela berrantolatu egin dituzte. Guztira, 220.000 euro inbertitu ditu kirol patronatuakGernika-Lumoko Kirol Patronatuak hobekuntzak...
Behe solairuko soinketa gelako, pasilloko eta armairuen guneko zorua aldatu dute, besteak beste. Soinketa gela eta makina gela berrantolatu egin dituzte. Guztira, 220.000 euro inbertitu ditu kirol patronatuak
Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak hobekuntzak egin ditu Santanape kiroldegian. Behe solairuan obrak egin dituzte; hain zuzen, behe solairuko gimnasia gelako, pasilloko eta armairuen guneko zorua aldatu eta konpondu dute. Gainera, gimnasia gela berrantolatu eta makina berriak jarri dituzte.Lehen solairuko makina gelan ere berrantolaketa egin dute kiroldegiko arduradunek, eta makina berriak jarri. Kirol patronatuak azaldu legez, gimnasia makinen %65 berriak dira orain; eta datorren urtean aldatu gura dituzte gainontzeko makinak.
Obra horiek egiteko eta makina berriak jartzeko 204.000 euro ko inbertsioa egin du Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak. Urteko ohiko inbertsioekin, guztira, 220.000 euroko gastua egingo du kirol patronatuak 2016. urtean.
Arraunerako lau makina, korrika egiteko zortzi zinta, sei bizikleta eliptiko, bi step makina, bi eskailera, hiru bizikleta altu, bi bizikleta etzan, gaitasun anitzeko pertsonentzako makina bat, hamabi bizikleta eta spinning egiteko beste hamahiru bizikleta aldatu dituzte.