GED-k talo jana eskaini du limoiondoetan
2017an Lea-Artibain ere erabaki ahal izateko asmoz, lanean jarraitzen du Lekeitioko Gure Esku Dago dinamikak. Horrela, joan den barikuan talo jana eskaini zuten Eskolapeko limoiondoetan. Talo guztiak agortu arte, 19:00etatik 22:00etara egon ziren lanea...

2017an Lea-Artibain ere erabaki ahal izateko asmoz, lanean jarraitzen du Lekeitioko Gure Esku Dago dinamikak. Horrela, joan den barikuan talo jana eskaini zuten Eskolapeko limoiondoetan. Talo guztiak agortu arte, 19:00etatik 22:00etara egon ziren lanean, eta jende asko bertaratu zela azaldu dute dinamikako partaideek. Taloez gain, materiala ere saldu zuten.