Etxarriko zapatuko manifestariora joateko autobusa antolatu dute
Datorren zapatuan preso gaixoak kaleratzearen alde Amnistiaren Aldeko eta eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Etxarrin antolatutako manifestazioara joateko autobusa antolatu dute Busturialdetik.
Bermeotik abiatuko da autobusa 16:00etan, Erretenetik. Mundakarrek, Goiko Kalean egon beharko dute, 16:15ean. Busturian, berriz, Axpe auzoko autobusen geltokian egingo du geldialdia autobusak, 16:30ean. Azkenik, Gernika-Lumoko Saraspeko geltokitik igaroko da 16:45ean Etxarrirako bidea hartzeko. Manifestazioa 19:00etan abiatuko da Etxarriko plazatik.
Ibon Goieaskoetxea zigor ziegan
Bestalde, abuztuaren 11n jakinarazi zuen Etxerat elkarteak Frantziako Valence espetxean dauden Ibon Goieaskoetxea euskal preso politiko busturiarra eta Alex Zobaran, beraien borondatez sartu zirela zigor ziegan, abuztuaren 8an. «Dispertsioa eta urruntze politikaren aurkako» borrako da bi euskal preso horiena.
Era berean, Mont de Marsaneko presoek jakinarazi dutenez, «borrokaldia hasi dute Ibon Goieaskoetxea eta Alex Zobaran dispertsioaren kontra daramaten borroka babesteko eta indartzeko». Azaldu dutenez, «Valenceko espetxean bahiturik eta urrundurik dituzten bi kideen protestaldiarekin bat eginez, astero janari errefusa eta askotariko ekimenak burutuko dituzte; bai eta Valenceko espetxeko zuzendariari eskutitzak astero bidali ere».
Goieaskoetxea eta Zobararen egoera zalatzeaz gain, Mont de Marsaneko presoek egingo dituzten ekimenetan, «preso gaixo larriekiko askatasuna aldarrikatuko dute, Etxarrin gose greban dirauten preso ohiei elkartasuna adieraziz».