Erbestera joan ziren euskaldunen lagin bat
Euskal diasporari buruzko erakusketa ipini dute ikusgai Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan: 'Etxetik at'. Argazkiak, mapak, oleo pinturak, ikus-entzunezko materiala... biltzen ditu erakusketak.Munduan barrena ibilitako euskaldunen zerrenda bukaezina ...
Euskal diasporari buruzko erakusketa ipini dute ikusgai Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan: ‘Etxetik at’. Argazkiak, mapak, oleo pinturak, ikus-entzunezko materiala… biltzen ditu erakusketak.
Munduan barrena ibilitako euskaldunen zerrenda bukaezina da. Izen ezagunak dira batzuk: Juan Sebastian Elcano, Catalina de Erauso… Mendeetan han eta hemen ibili dira euskaldunak, eta horren lekukotasuna batu gura izan dute Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan ikusgai jaarri duten Etxetik at izeneko erakusketan. Euskal diasporaren erakusgarri, migrazioaren ikuspuntu orokorra eman gura du erakusketak.Ehun bat objektu bildu dituzte museoaren azken solairuan: oleo pinturak, mapak, dokumentazioa, argazkiak eta ikus-entzunezko materiala. Euskal kirolek eta, batez ere, zesta-puntak munduan zehar izan duen zabalkundea ere erakutsi gura du erakusketak.
Euskaldunen migrazioaren historia ezagutzeko aukera ematen du erakusketak; batez ere, XIX. mendeko 30eko hamarkadatik gaur egun arte. Azken bi mendeetan mundu zabaleko leku askotarako bidea hartu dute euskal herritarrek: Argentina, Amerikako Estatu Batuak (AEB), Uruguai, Mexiko, Venezuela, Txile, Kanada, Filipinak…
Hainbat jarduera
Erakusketa azaroaren 1a arte egongo da ikusgai, eta erreserba bidezko bisita gidatuak egingo dituzte talde eta norbanakoentzat. Bestalde, Semillas del tiempo eta Jaialdia 2015 dokumentalen emanaldiak izango dira, urriaren 18tik 21era. Urriaren 26an La prensa vasca en la diaspora hitzaldia eskainiko dute, eta mahai ingurua egingo dute, urriaren 27an, Ezohiko lurra izenburupean. Ekimen horiek guztiak 18:00etan izango dira.