Zorion Kareagak zilarra lortu du Los Corrales de Buelnako lehian
Suhiltzaile, polizia eta larrialdi zerbitzuen VIII. Txapelketa lehiatu zen Kantabriako herrian. Bigarren urtez jarraian eskuratu du domina Lea-Artibaiko suhiltzaileakZorion Kareaga Laka markina-xemeindarrak zilarrezko domina irabazi du Los Corrales de ...
Suhiltzaile, polizia eta larrialdi zerbitzuen VIII. Txapelketa lehiatu zen Kantabriako herrian. Bigarren urtez jarraian eskuratu du domina Lea-Artibaiko suhiltzaileak
Zorion Kareaga Laka markina-xemeindarrak zilarrezko domina irabazi du Los Corrales de Buelna (Kantabria, Espainia) herrian lehiatu den Suhiltzaile, polizia eta larrialdi zerbitzuen txapelketan. Bigarren urtez jarraian lortu du domina Lea-Artibaiko suhiltzaileak.Manuel Del Real Velasco izan zen txapelketaren irabazlea. Sevillako ironman erdia irabazita joan zen Kantabriako probara, eta 3 minutu pasatxo atera zion igerian Kareagari. «Igeri saio polita eginda, 20. irten nuen uretatik, eta bizikletan lortutako denbora onagaz, 90 km-tan 43,4 km orduko bataz bestekoagaz, 7. postura igo nintzen», azaldu du Kareagak. Korrikan ere beste postu bat hobetzea lortu zuen, eta, beraz, 6. gelditu zen Buelnako bailarako XI. Triatloian eta bigarren Suhiltzaile, polizia eta larrialdi zerbitzuen VIII. Txapelketan.
«Oso pozik gelditu nintzen. Izen handiko triatleta asko batu ziren, eta sailkapenean euren artean egotea niretzako gauza handia da».
Riazan, txapeldun
Los Corrales de Buelnako zilarra, baina, ez da Zorion Kareagak uda honetan lortutako emaitza bikain bakarra. Riazako (Segovia, Espainia) Half distantziako triatloian podiumaren gorenera igo zen Alarabi Triatloi Taldeko kirolaria, bere lehen garaipena lortuz.
Riofrioko zingiran bere taldeko Ander Rodillana oinetan, erritmo gogorrean egin zuen proba. «Berari esker 5. atera nintzen uretatik, baina Madrileko proba irabazi zuen Beñat Lekue ere gugaz atera zen uretatik, eta apur bat atzerago, min hartuta zegoen arren, euskal triatleta onenetarikoa den Mikel Otaegi».
Bizikletako ibilbidea egokia zen beretzat. «Erdia beherantz, eta ostean, buelta gorantz, bide beretik. 39,5 kilometro orduko bataz besteko abiaduragaz lehen jarri nintzen».
Korrika ere bere betiko erritmoa hartu zuela azaldu du Kareagak, eta aukerak zeuzkala ikusita, Gorka Bizkarrak daukan 3 ordu eta 45 minutuko marka hobetzea barik irabaztea jarri zuen helburu. «Batzuetan hurre izan dudan arren, oraindik ez neukan-eta garaipenik lortuta».
Aurkari guztiak atzean utzita, 3 ordu, 45 minutu eta 54 segundoko denboragaz irabazi zuen proba Kareagak.