Turismo guneetan berrikuntzak egin dituzte
Gernika-Lumoko Udaleko Turismo Bulegoak berrikuntzak egin ditu herriko informazio guneetan. Hain zuzen, sei lekutan aldatu dituzte informazio panelak, bisitariari informazio praktikoa eta zehatza eskaini asmoz.Turismo Bulegoaren sarreran, Santanape apa...
Turismo Bulegoaren sarreran, Santanape aparkalekuan, tren geltokiaren inguruan, Juntetxearen inguruan, autobus geltokian eta Andra Mari elizan dauden paneletan egin dituzte egokitzapenak, hain zuzen ere. Panel horietan, lau hizkuntzatan emango du informazioa Gernika-Lumoko Udalak aurrerantzean: euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz.
Interpretazio mahaia
Berrikuntza horiez gain, Europako Herrien parkean interpretazio mahaia jarriko du Gernika-Lumoko Udaleko Turismo Sailak. Mahai hori, hain zuzen, harri bolkanikoagaz egindakoa dela zehaztu dute. Era berean, Turismo bulegoan ere barruko egitura aldatu gura izan du udalak, turistentzako erakargarriago egin asmoz. Hala, margotu ez ezik, inguruko leku garrantzitsuenei buruzko informazio irudiak ere jarri dituzte.