Kamiñaldeko mendiko gaia lantzen ari den taldeak lehenengo bilera egin du
Ondarroako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean adostutako lantaldeak bihar egingo du bigarren batzarra. Taldea abuztuaren 16an sortu zen, BilbonOndarroako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arte...
Ondarroako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean adostutako lantaldeak bihar egingo du bigarren batzarra. Taldea abuztuaren 16an sortu zen, Bilbon
Ondarroako Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean adostutako lantaldeak lehenengo bilera teknikoa egin zuen aurreko eguenean. Hiru erakundeetako ordezkariak, hain zuzen ere, Kamiñaldeko mendiaren egoeraren in- guruan berba egiteko batzartu ziren Bilbon.Ondarroako udal ordezkariek aurreratu dutenez, bihar egingo dute bigarren batzarra. Zehatz esanda, Kamiñalden egiten ari diren lanen arduradunekin elkartuko dira hiru erakundeetako ordezkariak.
Bi aste martxan
Mendi magaleko gaia lantzen ari den lantaldea abuztuaren 16an eratu zen, eta aurrerantzean, mendi magaleko lanen finantzaketaz gain, Kamiñaldeko lanei buruzko beste hainbat gai jorratzeko konpromisoa ere agertu zuten hura osatzen duten erakundeetako ordezkariek.
Lantaldea osatu eta gero, pozik agertu ziren Ondarroako udal ordezkariak, eta aurrerantzean ere orain arte moduan lanean jarraitzeko asmoa agertu zuten.
Zunbeltz Bedialauneta alkatearen iritziz, bileran zehaztutakoa «lehenago egin zitekeenaren usteagaz» atera ziren bileratik. «Duela lau hilabete ere lantalde hau osatu zitekeela pentsatzen dugu, eta Ondarroan bizi dugun larrialdi egoerak horrenbeste eskatzen duelakoan gaude».