Gaur da Mendatako ibilaldi neurtuan izena emateko azken eguna
Irailaren 4an egingo dituzte ibilaldia eta mendi lasterketa. Egunean bertan izena emateko aukera ere egongo da; kasu horretan inskripzioa 15 euro ordaindu beharko daIrailaren 4an egingo dituzte Mendatako ibilaldi neurtua eta mendi lasterketa, eta aldez...
Irailaren 4an egingo dituzte ibilaldia eta mendi lasterketa. Egunean bertan izena emateko aukera ere egongo da; kasu horretan inskripzioa 15 euro ordaindu beharko da
Irailaren 4an egingo dituzte Mendatako ibilaldi neurtua eta mendi lasterketa, eta aldez aurretik izena eman gura dutenek gaur izango dute horretarako azken eguna. Izena ematea sarean egin behar da, www.mendataezagutuz.net webgunean, eta inskripzioa egiteko 12 euro ordaindu behar dira.Egunean bertan (irailaren 4an) ere izena emateko aukera egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek, leku kopurua beteta egon ezean. Kasu horretan, baina, inskripzioa 15 euro ordaindu beharko da.
Aurten ere ibilaldi neurturako ibilbide ezberdinak prestatu dituzte antolatzaileek. Laburrak 14 eta 23 kilometrokoak izango dira, eta luzea 39 kilometrokoa. Oinezko martxetako parte hartzaileak 08:00etan aterako dira, Elexalde auzunetik.
Anoa postuak
Mendi lasterketa ere lehiatuko dute domekan, 42,195 kilometrokoa. Korrikalarien lasterketa 09:00etan hasiko da, eta horiek ere Elexaldetik aterako dira.
Ibilbidean anoa postuak ipiniko dituzte. Hain zuzen, bi anoa postu edukiko dituzte 14 kilometroko ibilbide laburra egiten dutenek; lau anoa postu 23 kilometroko ibilbide neurtua egiten dutenek; sei anoa postu izango dira 39 kilometroko ibilbide luzean, eta zazpi mendi lasterketako parte hartzaileentzat. Azken horien ibilbidean, gainera, lau kontrol-gune jarriko dituzte.
Laguntza eta dutxak
Ibilbidea amaitu ezin dutentzat laguntza ere jarriko dute antolatzaileek, eta proba amaitu ostean dutxa hartzeko aukera ere izango dute parte hartzaileek.
Informazio gehiago gura duenak www.mendataezagutuz.net webgunea kontsultatu dezake.