Eneko Etxaburuk etzi irtengo du Logroñoko espetxetik
Sei urteko kartzela zigorra osorik bete ostean aterako da ondarrutarra. 08:00etan irtengo du espetxetik, eta bueltan harrera egingo diote herrian6 urteko kartzela zigorra osorik bete ostean, Eneko Etxaburu Markuerkiaga preso ondarrutarrak etzi irtengo ...
Sei urteko kartzela zigorra osorik bete ostean aterako da ondarrutarra. 08:00etan irtengo du espetxetik, eta bueltan harrera egingo diote herrian
6 urteko kartzela zigorra osorik bete ostean, Eneko Etxaburu Markuerkiaga preso ondarrutarrak etzi irtengo du Logroñoko espetxetik (Errioxa, Espainia). 2010eko irailaren 23an Basaurin espetxeratu zuten, handik Navalcarnerora (Madril, Espainia) lekuz aldatu zuten, eta han hilabete batzuk egin ostean, azken bost urte eta erdian Logroñon bete du zigorra.Kartzelatik 08:00etan irtengo du ondarrutarrak, eta espetxe aurrean harrera egingo diote. Era berean, 19:30ean ongietorria eta ekitaldia ere egingo dute Zubi Zaharraren inguruan.
Beste zazpigaz batera
Fernando Grande-Marlasca Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, 2008ko urtarrilaren 23an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Etxaburu, Lea-Artibaiko beste zazpi gaztegaz batera.