Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Kultura

50 kazola egon dira Euskal Jaiaren baitako marmita txapelketan

Euskal giroa izan da nagusi asteburuan Mundakako kaleetan. Urtero uda sasoi amaieran egin modura, Euskal Jaia ospatu dute mundakarrek. Barikuan hasi eta domekara bitartean, kirola, gastronomia eta musika uztartu dituzte.Goizean goiz hasi ziren zapatuan...

O.Z.
Mundaka
2016/08/30
Euskal giroa izan da nagusi asteburuan Mundakako kaleetan. Urtero uda sasoi amaieran egin modura, Euskal Jaia ospatu dute mundakarrek. Barikuan hasi eta domekara bitartean, kirola, gastronomia eta musika uztartu dituzte.

Goizean goiz hasi ziren zapatuan mundakar asko marmitak prestatzen. Kalean batzuk, txokoetan beste batzuk, gazte zein nagusi ugari animatu ziren marmita txapelketan parte hartzera. Ordu batetan herriko plazara joan ziren parte hartzaile guztiak, bertan aurkeztu behar zituzten-eta goizean prestatutako marmitak.

Ilara luzea egon zen plazan, kazolak aurkezterako orduan. Hain zuzen ere, 50 kazola aurkeztu zituzten aurtengo marmita txapelketara.

Egun guztian, gainera, eguraldiak lagunduta, giro izugarria egon zen herrian. Txistu soinua ere lagun izan dute asteburu osoan; hainbat izan dira txistulariek egindako kalejirak.

Pilota eta musika

Frontoia ere Euskal Jaiaren agertokia izan da. Bariku arratsaldean, pala partiduak jokatu zituzten, eta, zapatuan, berriz, pilota partiduak. Dantzan egiteko aukera ere eduki zuten mundakarrek zapatu gauean, Akiakuleren erromeriagaz.

Euskal Jaia amaitzeko, domekan, meza ostean, Mundakako Abesbatza, trikitilariak eta txistulariak elkarregaz ibili ziren herriko kaleak girotzen.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.