Gernika-Lumoko Udaleko Turismo Bulegoak berrikuntzak egin ditu herriko informazio guneetan. Hain zuzen, sei lekutan aldatu dituzte informazio panelak, bisitariari informazio praktikoa eta zehatza eskaini asmoz. Turismo Bulegoaren sarreran, Santanape aparkalekuan, tren geltokiaren inguruan, Juntetxearen inguruan, autobus geltokian eta Andra Mari elizan dauden paaneletan egin dituzte egokitzapenak. Informazioa lau hizkuntzatan emango du udalak: euskaraz, inglesez, frantsesez eta gazteleraz.
Berrikuntza horiez gain, Europako Herrien parkean interpretazio mahaia jarriko du udalak, harri bolkanikoarekin egindakoa. Era berean, Turismo bulegoan ere baarruko egitura aldatu gura izan du udalak, turistentzako erakaargarriago egin asmoz. Hala, margotu ez ezik, inguruko leku garrantzitsuenei buruzko informazio irudiak jarri dituzte.