Urdaibai Koparen 4. probaren izen ematea, zabalik
Irailaren 9an lehiatuko dute lasterketa Gautegiz Arteagan. Mendi martxa luzea eta laburra ere egingo dituzte. Irailaren 7a da aurretik izena emateko azken egunaIrailaren 9an egingo dituzte Gautegiz Arteagako mendi martxa eta lasterketa, Gaztelu Zar Elk...
Irailaren 9an lehiatuko dute lasterketa Gautegiz Arteagan. Mendi martxa luzea eta laburra ere egingo dituzte. Irailaren 7a da aurretik izena emateko azken eguna
Irailaren 9an egingo dituzte Gautegiz Arteagako mendi martxa eta lasterketa, Gaztelu Zar Elkartekoen eskutik. Horietan parte hartu gura dutenentzat izen ematea zabaldu dute. Hain zuzen ere, Urdaibai Koparen laugarren proba izango da honakoa bosgarrena eta azkena Foruan egingo dute, irailaren 25ean.Martxetan zein lasterketan parte hartzeako www.urdaibaikopa.eus helbidean edota udalerriko Egala tabernan eman behar da izena.
Aurretik izena emateko azken eguna irailaren 7a da. Hala ere, proba bakoitzeko gehienezko parte hartzaile kopurua bete ezean, egunean bertan ere izena eman ahalko da.
Martxa luzean 400 parte hartzailetan ipini dute muga, eta laburrean eta lasterketan, 200 partaidetan.
Aurretik izena ematen dutenek martxaren kamiseta jasoko dute, eta neurria ziurtatuta izango dute. Baina irailaren 4a baino beranduago eginez gero, dauden neurrikoak jasoko dituzte.
Lasterketan eta martxa luzean aurretik izena emanez gero, 10 euro ordaindu behar dira 14 euro egunean bertan. Martxa laburrari dagokionez, nagusiek 8 euro ordaindu behar dituzte 10 euro egunean bertan, eta 14 urtetik beherakoek 6 euro egunean bertan ere 6 euro.
Korrikalariek 17 kilometroko lasterketa burutuko dute, 970 metroko desnibelari aurre eginez. 10:30ean hasiko dira proba lehiatzen.
Martxa luzea 15 kilometrokoa da, eta laburrak, ostera, 6 kilometro ditu.
09:30ean irtengo dira ibilbide luzeko partaideak Gaztelu-Zar elkartearen paretik, eta martxa laburrekoek 10:45ean dute irteera-ordua.
Ibilbidean zehar hornidura lekuak egongo dira, eta amaieran parte hartzaile guztientzat luntxa jarriko dute.
Amaieran, lasterketako zein martxetako parte hartzaileak herriko frontoian dutxatu ahal izango dira.