Andoni Dominguezek Gipuzkoan du borrokaldia, gaur gauean
Andoni Dominguezek Ordiziako (Gipuzkoa) Beti-Jai frontoian borrokatuko du gaur gauean, Mehdi Kacem Escuela Anoeta taldeko kidearen kontra. Espainiako txapelketan lan ona eginda, ring-era salto egiteko gogotsu dago bermeotarra.Guztira, zazpi borrokaldir...
Guztira, zazpi borrokaldiren boxeo ikuskizunaz gozatzeko aukera edukiko dute zaleek, 23:00etatik aurrera. Horietatik sei borrokaldi amateurrenak (kategoria olinpikoa) izango dira.
Nacho Mendoza gasteiztarraren eta Juan El Veneno Ocura estatubatuarraren artekoa izango da profesional mailako gaueko borrokaldi bakarra.
Sarrerak 15 eurotan daude salgai, Beti-Jai frontoian.