Hazilan programan izena emateko epea zabalik dago
Gazteen laneratzea sustatzen duen programa bigarrenez jarri dute martxan. Interesatuek Debegesaren web orriaren bitartez eman beharko dute izenaDebegesa garapen agentziak abian jarri du bigarrenez gazteen laneratzea sustatzen duen Hazilan programa. Pro...
Gazteen laneratzea sustatzen duen programa bigarrenez jarri dute martxan. Interesatuek Debegesaren web orriaren bitartez eman beharko dute izena
Debegesa garapen agentziak abian jarri du bigarrenez gazteen laneratzea sustatzen duen Hazilan programa. Proiektua goi mailako ikasketak dituzten (unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza zikloa) eta lana aurkitu ezinik dabiltzan 20 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta.Gazte kualifikatuei lana aurkitzen laguntzeko programa irailean hasiko da berriro martxan, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek Debegesaren webgunean (www.debegesa.eus) eman beharko dute izena. Bete beharreko baldintzak betetzen dituzten hautagai guztien artean Debegesak aukeraketa prozesu bat egingo du, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez.
Hautatutako lagunek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dute, lan munduko errealitatea gertuagotik ezagutzeko aukera izanez. «Lehen fase batean, euren gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta, bigarren fase batean, enpresetan praktikak egingo dituzte edo proiekturen bat garatu».
Debegesa garapen agentziako ordezkariek jakitera eman duenez, martxotik ekainera estreinako egin den programa oso arrakastatsua izan da. «Aurreko progaman parte hartu zuten hamahiru lagunek lan kontratu edo lan praktikak lortu dituzte arlo ezberdinetan, profesionalki garatu ahal izateko».