Gernika-Bilbao Running proban izena emateko epea zabaldu dute
Estreinako antolatu dute nazioarteko lasterketa. Urriaren 9an izango da, baina irailaren 16a arte eman daiteke izena. Parte hatzaileek lau ibilbide edukiko dituzte aukeranUrriaren 9an (domeka) burutuko dute Gernika-Bilbo Running nazioarteko lasterketa ...
Estreinako antolatu dute nazioarteko lasterketa. Urriaren 9an izango da, baina irailaren 16a arte eman daiteke izena. Parte hatzaileek lau ibilbide edukiko dituzte aukeran
Urriaren 9an (domeka) burutuko dute Gernika-Bilbo Running nazioarteko lasterketa ez-lehiakorra. Baina dagoeneko izena eman daiteke barikuan zabaldu zuten izen ematea.Hala eta guztiz ere, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako hauteskundeak egun horretan eginez gero, lasterketa urriaren 12ra atzeratuko luketela jakitera eman dute.
18 urtetik gorakoek parte hatu dezakete: www.gernikabilbaorunning.com webgunean eman behar da izena.
Irailaren 16a arte dago izena emateko epea. 5.000 korrikalariko muga ipini dute, momentuz.
Abuztuaren 15era arte izena ematen dutenek Bilbao Kirolak edo Gernika-Lumoko, Zornotzako, Galdakaoko eta Basauriko kiroldegietako bazkide izanez gero, %20ko deskontua izango dute.
Gernika eta Bilbo artean, 34 kilometroko ibilbidea prestatu dute, eta 10:00etan jarri dute irteera ordua.
Hala ere, parte hartzeko asmoa dutenek beste hiru ibilbide dituzte aukeran. Hain zuzen ere, maratoi erdiko distantzia baino apur bat gehiago izango du Zornotza eta Bilbo arteko lasterketak: 22,7 kilometro. 10:55ean irtengo dira Zornotzatik.
Lasterketa laburragoa egin gura dutenek Galdakotik 11 km edo Basauritik 8,9 km Bilborainoko ibilbidea egin ahalko dute. Galdakaon 11:37an jarri dute irteera ordua, eta Basaurin, berriz, 11:47an.
Lau ibilbide daudenez, partaideek dortsal desberdinak izango dituzte. Gernika-Lumo eta Bilbo artekoa egiten dutenek, adibidez, urre koloreko dortsala izango dute; Zornotza-Bilbo korritzen dutenek, zilarrezko dortsala jantziko dute. Galdakaotik irteten direnek brontze kolorekoa edukiko dute, eta Basauri-Bilbo egiten dutenak dortsal zuriagaz ariko dira.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, dortsaletan txip bana eramango dute, eta ibilbidean zehar hainbat anoa postu egongo dira 5 kilometrotik behin jarriko dute.
Eta helmuga Bilboko Kale Nagusian, Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinaren parean egongo da. Lasterketaren amaieran, berriz, parte hartzaileak Deustuko kiroldegian dutxatu ahalko dira.
Ohorezko aitabitxia
Herenegun aurkeztu zuten lasterketa Bilbon, eta antolatzaileekin batera bertan egon zen Martin Fiz lasterketaren aitabitxia, eta bera probaren enbaxadore hautatu izanagatik eskerrak eman zituen.
Ainhoa Eguren antolatzaileetako batek azaldu zuen datozen urteetan ere lasterketa egiteko asmoa daukatela: «Hiruzpalau urteren buruan, lasterketan 20.000 partaide izatea gustatuko litzaiguke».
Erakundeen laguntza dutela zehaztu zuen, eta proban 200 boluntarioaren laguntza edukiko dutela nabarmendu zuen.
Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko udaleko ordezkariekin batera, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea eta Jon Lejarraga kirol zinegotzia egon ziren agerraldian.