Geoparkeak eta IEZI-k geologia sustatzeko konpromisoa hartu dute
Hitzarmenarekin Euskadiko eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatu nahi da. Eskolen arteko elkartrukea bultzatuko da, mugaren bi aldeetako geologia ezagutzera ematekoEuskal Kostaldeko Geoparkeak eta IEZI Euskal Itsasbazterrak elkarteak l...
Hitzarmenarekin Euskadiko eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatu nahi da. Eskolen arteko elkartrukea bultzatuko da, mugaren bi aldeetako geologia ezagutzera emateko
Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta IEZI Euskal Itsasbazterrak elkarteak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Euskadiko eta Akitaniako gazteen artean geologia heziketa sustatzeko helburuagaz.Flysch & Go! Lurraren historiaren bidean proiektuaren barruan, euskal kostaldeko mapa geologikoa egingo da, eta eskolen arteko elkartrukea bultzatuko da mugaren bi aldeetako geologia ezagutzera emateko. Proi- ektua, gainera, Akitania-Euskadi Euroeskualdeak abian jarritako proiektu deialdian hautatu dute.
Hitzarmenaren sinadura ekitaldian honakoak egon dira: Marc Moulin Akitania-Euskadi Euroeskualdeko zuzendaria, Pascal Clerc eta Alistair Brockbank IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteko kideak eta Leire Barriuso Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea.