Bateleroen eguna ospatuko dute, datorren astean
Elantxobeko Udalaren eta Euskal Bateleroen elkartearen eskutik, Bateleroen Eguna ospatzeko batuko dira udalerriko portuan, uztaileko azken asteburuan.Ontzigintzaren historiako batel klasikoak ezagutara eman asmoz antolatu dute ekimena, horien balioa ag...
Ontzigintzaren historiako batel klasikoak ezagutara eman asmoz antolatu dute ekimena, horien balioa agerian utziz.
Hilaren 30ean 09:00etan jarri dute ordua. Ondoetorria eman, eta uretara sartuko dira, eguerdira arte nabigatzeko.
Bazkalostean hiru balizen arteko estropada jokatuko dute.
Biharamunean, Euskal Herriko Zinga Txapelketaren finala lehiatuko dute, 10:00etatik aurrera.
Halaber, usadiozko ontzien erakusketa jarriko dute portuan.