Amnistiari buruzko hitzaldia egongo da gaur, Galarrenan
Galarrena Kultur Elkarteak antolatuta, gaur, 20:30ean, amnistiari buruzko hitzaldia egongo da, Galarrenan, Juan Mari Olanoren eta Oihana Garmendiaren eskutik.Amnistiaren norabidean, danak etxera! izeneko hitzaldian, besteak beste, presoen egoeraz, Amni...
Amnistiaren norabidean, danak etxera! izeneko hitzaldian, besteak beste, presoen egoeraz, Amnistia lortzeko bideaz eta aldarrikapenez jardungo dutela aurreratu dute.
Iazko udan hasitako bideari jarraituz, «abantian» jarri dute Galarrena, era guztietako eta adin guztientzako ekimenak antolatuta.
Uztailaren 7an hasi zuten udako egitaraua. Ane Salvador bakarlariaz gain, antxoa jana izan zuten, eta aurretik, irekiera ekitaldi bat egin zuten. Ekimen gehienak eguen arratsalde edo iluntzeetan izango dira, abuztuaren erdi aldera arte.
Horrela, uztailaren 28an, Txuski eta Purruski umeen pailazoak egongo dira, 19:00etan, eta abuzturako Herri honen oroimena dokumentalaren proiekzioa eta Bertsotxoua ere prestatu dituzte. Urtero legez, pala txapelketa ere jokatzen ari da, eta abuztuaren 6an izango da finala.