Mutrikuko olatu plantak munduko errekorra ezarri du energia ekoizpenean
Bost urtean 1,3 milioi kWh sortu dira. Bertan sortutako energia sare orokorrera bideratzen da, eta urtetebean 100 bat familiaren energia premiak betetzeko beste energia elektriko sortzen daDuela bost urte jarri zen abian Mutrikuko olatuen energia plant...
Bost urtean 1,3 milioi kWh sortu dira. Bertan sortutako energia sare orokorrera bideratzen da, eta urtetebean 100 bat familiaren energia premiak betetzeko beste energia elektriko sortzen da
Duela bost urte jarri zen abian Mutrikuko olatuen energia planta, eta denbora tarte horretan ekoizpen elektrikoaren munduko errekorra ezarri du: 1,3 milioi kWh ekoitzi ditu, lortutako elektrizitate hori banaketa sare orokorrera bideratuz zuzenean.«Beste teknologia batzuekin alderatuta (eolikoa, ziklo konbinatuak), itsas ekoizpen hori txikia bada ere, orain arte ez da lortu halako elektrizitate kopuru bat olatuen bidezko elektrizitatea sortzen duten beste planta batzuen aldetik», azaldu zuten herenegun, urteurren ekitaldian.
Urteurrena zela eta, Iñigo Urkullu lehendakariak bisitatu zuen itsas instalazioa, eta berarekin Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua eta Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua egon ziren. Haiez gain, Mutrikuko udal ordezkarien artean, Jose Angel Lizardi alkatea ere egon zen Pilar Urrutikoetxea Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarekin batera.
Lehena, Europa mailan
Mutrikuko instalazioak sortzen duen ekoizpen berriztagarria banaketa sare orokorrera bideratzen da, eta Europan sarera konektatuta funtzionatzen duen lehen itsas instalazio komertziala da. Urte batean 100 bat familiaren energia premiak betetzen ditu, besteak beste.
Instalazioan elektrizitatea ekoizteaz gain, turbinen eta kontrol sistemen arloko teknologia berriak probatzeari begira ere badabiltza. Hain zuzen, Oceantec euskal enpresa probak egiten ari da Mutrikuko instalazioetan, OWC teknologia erabiltzen duen turbina berriarekin.