Irailaren 30 aurretik aurkeztu beharko dira Zubikarai sarirako proiektuak
Deialdira aurkezten diren proiektuek jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dute. Epaimahaiak urriaren 31 baino lehenago izendatuko du irabazleaOndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko as...
Deialdira aurkezten diren proiektuek jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan beharko dute. Epaimahaiak urriaren 31 baino lehenago izendatuko du irabazlea
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz antolatzen duten Augustin Zubikarai sariaren deialdia egin dute. Nobelak sortzeko beka deialdian parte hartu nahi dutenek mrey@ondarroakoudala.net helbide elektronikora bidali beharko dituzte proiektuak, irailaren 30 baino lehenago.Parte hartzaileek lanak aurkezterakoan datu pertsonalak zehaztu beharko dituzte, landuko duten kontakizunaren azalpenagaz (2.000-6.000 karaktere) eta haren ezaugarriekin (argumentua, egitura, estiloa…). Era berean, 15.000-40.000 karaktereko idazlanaren lagin bat ere osatu beharko dute. Deialdira aurkezten diren proiektuak, gainera, jatorrizkoak eta euskaraz sortutakoak izan beharko dira.
Ana Urkizak, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu, eta haien arteko irabazlea izendatuko dute urriaren 31 baino lehenago. «Aurkeztutako beharrek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman barik utz dezake epaimahaiak». Irabazleak 6.000 euroko saria jasoko du Ondarroako Udalaren eskutik.
Irabazleak izendapena jaso eta urtebeteko epea edukiko du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko. «Luzera aldez aurretik zehaztea gaitza bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150.000 karaktere, gutxienez. Horrez gain, egileak lanaren nondik norakoen berri eman beharko die antolatzaileei.