Gorefestak panpinak kalera atera eta aretoa bete du
Barikuan egin zuten Gorefesta, Bermeon. Panpinak izan ditu ardatz aurtengo jaialdiak, eta erantzunagaz pozik daude antolatzaileak. Panpin beldurgarriak Lamera eta Bermeoko Alde Zaharretik ibili ziren. Izan ere, kale animazioak pintxopoteagaz bat egin d...
Guztira bederatzi film labur eta bi film luze proiektatu zituzten, Nestor Basterretxea aretoan. Aretoa jendez bete zen Gorefest jaialdian, eta, diotenez, jende helduagoa izan da aurten jaialdiagaz bat egin duena. Hala, «pozik» daude antolatzaileak. Aipatu dutenez, gainera, Gorefestan ikusi ahal izan zen Cut film laburreko zuzendari Peter Lemper ere jaialdian egon zen, Alemaniatik helduta.
Spookypheria Productions taldeak antolatzen du fantasiazko eta beldurrezko zinema jaialdia, eta aurtengoa hamaseigarrena izan da.