Antzina Talakoetxeatik zegoen paisaiaz goza daiteke gaur egun ere
Barrueta Arte Elkarteko Pedro Lazpiur margolariak egindako 'Ametsetan' margolana islatu du Josu Urkidik, hutsik zegoen orubean. Bittor Uriarte historialariaren laguntza eduki duteBermeoko Udalak, Barrueta Arte elkartearen eta Bittor Uriarte historialar...
Barrueta Arte Elkarteko Pedro Lazpiur margolariak egindako ‘Ametsetan’ margolana islatu du Josu Urkidik, hutsik zegoen orubean. Bittor Uriarte historialariaren laguntza eduki dute
Bermeoko Udalak, Barrueta Arte elkartearen eta Bittor Uriarte historialariaren laguntzagaz, mural berri bat egin du Talakoetxeako plazatxoan. XVIII. mende amaierara arte Talakoetxeatik zegoen ikuspegia irudikatu gura izan dute batetik, eta arte lan horren bitartez, Alde Zaharreko gune hori edertu gura izan dute, bestetik. Irune Ormaetxea Bermeoko Turismo, Merkataritza eta Garapen zinegotziak azaldu duenez, «Edertze Planaren baitako beste ekimen bat da Talakoetxean egin dutena».Ikuspuntu historikoa Bittor Uriartek jarri dio muralari; artistikoa, ostera, Barrueta Arte elkarteko Pedro Lazpiurrek. Ondoren, Josu Urkidi margolari bermeotarraren lana izan da Lazpiurrek egindako Ametsetan izeneko margolana islatzea, Talakoetxeako plazako orube horretan. Aerografia teknika erabilita egin du murala Urkidik, eta pintzela ere erabili duela esan du zenbait tarte egiteko. Kolore horiek erabili dituztela azaldu dute, margolanaren izenak dioenez «ametsetan gaudela ematen duelako». Aldamioa 3-4 astetan jarrita egon bada ere, 7 egun behar izan ditu Urkidik hormairudia egiteko.
XVIII. mende amaierara arte Talakoetxea kalean iparralderantz dauden etxebizitzak baino ez zeudela gogorarazi du Uriartek. Kalearen izena ere beste bat zela aipatu du: Talagutxia, talaia edo begiraleku txiki bat baitzen gune hori. Hala, garai hartan, leku horretatik zegoen ikuspegia irudikatzea izan da asmoa, Bermeo zelakoa zen erakusteko.
Talakoetxeako horma irudia «elkarlanean egindako lanaren emaitza» dela esan du Ormaetxeak. Horretan parte hartu duten guztiak «pozik» agertu dira emaitzagaz, eta Ormaetxeak parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkie.