Urtero, Karmengo amaren egunagaz batera, Gurutze Gorriak lore eskaintza egiten dio Gaztelugatxeko San Juanen urpean dagoen birjinari, eta ohiturari eutsita, hala egin zuten zapatuan ere. Bermeoko portutik abiatu ziren, eta gunera iritsita, Gorutze Gorr...

Urtero, Karmengo amaren egunagaz batera, Gurutze Gorriak lore eskaintza egiten dio Gaztelugatxeko San Juanen urpean dagoen birjinari, eta ohiturari eutsita, hala egin zuten zapatuan ere. Bermeoko portutik abiatu ziren, eta gunera iritsita, Gorutze Gorriko urpekariek uretara salto egin zuten ur azpian dagoen ama birjinari eskaintza egiteko. Bestalde, Mañu auzoan, barikuan hasi zituzten Karmen jaiak. Hango bizilagunek jardueraz betetako asteburua izan dute. Domekan, esaterako, sukalki txapelketa izan zuten. Lau kazola aurkeztu zituzten, eta epaimahaikideen iritzitz, gozoena Bakioko
Garka Dakar kazola izan zen (beheko argazkian).