Gorputza lantzeko tailerrak egingo dituzte udan, Astran
KULTURA // Gorputza lantzeko helburuagaz, udako ikastaro trinkoa eta zirku tailerra antolatu dituzte Astran udarako. Malgutasuna eta oinarrizko akrobazia bertikalak egiteko ikastaroa uztailaren 25, 26, 27 eta 28an egingo dute, 18:00etatik 21:00ak arte....
KULTURA // Gorputza lantzeko helburuagaz, udako ikastaro trinkoa eta zirku tailerra antolatu dituzte Astran udarako. Malgutasuna eta oinarrizko akrobazia bertikalak egiteko ikastaroa uztailaren 25, 26, 27 eta 28an egingo dute, 18:00etatik 21:00ak arte. Bestalde, astelehen arratsaldeetan zirku tailerrak emango dituzte, hasiberrientzat. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 619 29 09 28 eta 656 72 90 36 telefono zenbakietara deitu behar da.