Gomezek eta Okamikak irabazi dute Mutrikuko III. Esprint Triatloia
Talaixa triatloi taldeak antolatutako Mutrikuko III. Esprint triatloia Ander Okamika lekeitiarrak eta Estefania Gomez kantabriarrak irabazi dute. Proba, gainera, 2016. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako hamabigarren proba puntuagarria izan zen...
Parte hartzaileek 750 metro igerian, 18,6 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin behar izan zituzten. Mutiletan Ander Okamika izan zen onena, 1:01.06 denborarekin. Podiuma osatzen hurrengoak Mikel Ugarte (1:02.53) eta Xabier Tijero (1:03.47) izan ziren, hurrenez hurren. Ondarroako Koaxi S. Concept triatloi taldeko Asier Astigarragak ere maila ona erakutsi zuen, eta hamarmagarren amaitu zuen (1:07.14). Nesken kasuan, Estefania Gomez izan zen helmugaratzen lehenengoa, 1:12.56 denborarekin. Haren atzetik sartu ziren, hurrenez hurren, Irati Mendia (1:14.57) eta Usoa Ostolaza (1:16.58).
Gaztetxoek ere triatloia hurbilagotik ezagutzeko aukera eduki zuten goizean egin zen umeen duatloian. LH2tik 6rako 70 bat ikaslek parte hartu zuten proba horretan.