Gizon bat atxilotu dute Gernikan, emakume bat erasotzea leporatuta
Ustezko biolentzia matxista kasu berri hori bariku goizaldean gertatu zen, erasotzailearen etxebizitzan. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, Merkurio PlazanSegurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume baten aurkako sexu eraso...
Ustezko biolentzia matxista kasu berri hori bariku goizaldean gertatu zen, erasotzailearen etxebizitzan. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, Merkurio Plazan
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume baten aurkako sexu erasoa egitea leporatuta, 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak barikuan, Gernika-Lumon.Biktimak berak Ertzaintzari adierazi zionez, gertaera barikuan 03:00ak aldera gertatu zen, Gernika-Lumon, ustezko erasotzailearen etxebizitzan.
Erasoaren berri jakitean, biolentzia matxista eta sexu erasoetarako protokoloa aktibatu zuen Ertzaintzak. Biktimari babesa eman, eta ospitalera eraman zuten, medikuen esku utziz, protokoloak agintzen dituen azterketak egiteko. Frogak bildu ostean, 28 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak, gerora, xedapen judizialpean jartzeko.
Gernika-Lumoko Asunek talde feministak deituta, erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten hainbat udal ordezkari eta herritarrek atzo arratsaldean; Merkurio iturriaren aurrean bildu ziren gertaera gaitzesteko.