Egigurenek eta Etchetok irabazi dute Gernikako Lehen Master Seriea
15-12 eta 15-7 nagusitu dira Goikoetxea eta Inzaren kontra. Domeka eguerdian jokatuko dituzte bigarren Master Seriearen finalerdiak. Abuztuaren 12an da final handiaJai Alai World Tourreko lehen Master Seriearen finala jokatu zuten barikuan, Gernika-Lum...
15-12 eta 15-7 nagusitu dira Goikoetxea eta Inzaren kontra. Domeka eguerdian jokatuko dituzte bigarren Master Seriearen finalerdiak. Abuztuaren 12an da final handia
Jai Alai World Tourreko lehen Master Seriearen finala jokatu zuten barikuan, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian, eta Mikel Egiguren eta Nicolas Etcheto nagusitu ziren Iñaki Osa Goikoetxea eta Txabi Inzaren kontra. 15-12 amaitu zuten lehen set-a, eta bigarrenean, 15-7 nagusitu ziren.Bestalde, Olha eta Enbil sailkatu dira hirugarren. 15-9 eta 15-11 irabazi zieten Olharan eta Erkiaga II.ari.
Aurrealdean Egiguren nagusi izan zen; defentsan zein errematean Goikoetxea baino finago ibili zen. Era berean, momentuko atzelari onenetarikoa dela argi utzi zuen Etchetok, lesio larri batetik osatu berri.
Domeka eguerdian lehiatuko dituzte Jai Alai World Tourreko bigarren Master Seriearen finalerdiak. Hormaetxea-Aldazabal, Barandika-Amigorena, Erik-Lekerika eta Beaskoetxea-Txasio bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago.
Finalerdi horietako irabazleek hilaren 30ean zapatua elkarren kontra jokatuko dute bigarren Master Seriearen finala.
Egigurenek eta Etchetok bigarren Master Seriearen txapeldunen kontra jokatuko dute final handia, abuztuaren 12an.