Denboraldiko laugarren bandera lortu du Ondarroak, Orion
20 minutu, 17 segundo eta 64 ehuneneko denboragaz irabazi zuen zapatuan Ondarroak Bixigu Eguna IX. Ikurrina, Orion. Bigarrena Lekittarra izan zen, 20:19. 84 denboragaz.Hain zuzen, KAE 1 ligan denboraldia hasi zutenetik, lau bandera lortu ditu talde ond...
Hain zuzen, KAE 1 ligan denboraldia hasi zutenetik, lau bandera lortu ditu talde ondarrutarrak, eta sailkapenaren buruan mantentzen da tinko, 70 puntugaz. Getaria bigarrena da 13 puntu gutxiagogaz. Bosgarren dagoen lekittarrak 53 puntu ditu.
Bestalde, KAE 2an asteburuko bi estropadak irabazita, Oiartzunek bere nagusitasuna erakusten jarraitzen du.
Bertoko taldeei dagokienez, Algortako Portuzaharra XIII. Ikurrinan, Bermeo-Mundakak bosgarren amaitu zuen lehia herenegun, eta Elantxobe hamaikagarren postuan sailkatu zen.
Zapatuan, Errenteriako Hiria IV. Ikurrinan Bermeo-Mundaka hirugarren sailkatu zenOiartzun eta Arkoteren atzetik, 21 minutu, 46 segundo eta 90 ehuneneko denbora egin zuen.
Elantxobe bederatzigarren sailkatu zen, baina, Donostiarraren atzetik bere txandako bigarren denbora onena egitea lortu zuen: 22:32.60.
Hurrengo jardunaldia Mundakan lehiatuko dute zapatuan.