Barruetabeñak eta Bediak irabazi dute Ondarroako itsas zeharkaldia
Urbat taldeko Maite Barruetabeña (25:42.65) eta Camargo taldeko Jorge Bedia (22:02.23) izan dira azkarrenak Ondarroako 31. Itsas lasterketa-II. Elena Fernandez Iturrioz memorialean.Barruetabeñagaz batera Oihane Berganzok eta Irati Samaniegok osatu zu...
Barruetabeñagaz batera Oihane Berganzok eta Irati Samaniegok osatu zuten senior mailako nesken podiuma. Mutiletan, ostera, Xabier Gordoa eta Peru Portalo izan ziren, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren.
450 bat igerilarik parte hartu zuten Arrigorri hondartzan hasi zen proban, horietatik 51 txikien mailakoak. Probak urtero bertan parte hartzen duten igerilaririk nagusienak saritzen ditu, eta aurten sari hori Carlos Santanak (Donostia, 1940) eta Begoña Crespok (Bilbo, 1948) jaso zuten.
Ondarru Igeri Taldeko lehen sailkatuek ere sari berezia jaso zuten helmugan. Elena Fernandez Iturriozen senideen eskutik jaso zuten saria Larraitz Torrontegik eta Alexander Otxagabiak.