Urtero, Karmengo amaren egunagaz batera, Gurutze Gorriak lore eskaintza egiten dio Gaztelugatxeko San Juanen urpean dagoen birjinari, eta ohiturari eutsita, hala egin zuten zapatuan ere. Gurutze Gorriko ordezkariak, boluntarioak eta zenbait herritar Bermeoko portutik abiatu ziren zapatu goizean. Gaztelugatxeko San Juanera iritsita, Gorutze Gorriko urpekariak uretara salto egin zuten ur azpian dagoen ama birjinari eskaintza egiteko.
Gurutze Gorrikoak lore eskaintza egiten gaztelugatxeko San Juanen. Argazkia: Bermeoko Udala
Bermeoko Mañu auzoan, berriz, barikuan hasi zituzten Karmen jaiak. Hango bizilagunek jardueraz betetako asteburua izan dute, eta txikiek zein nagusiek ondo pasatzeko aukera izan dute. Atzo, esaterako, sukalki txapelketa izan zuten. Lau kazola aurkeztu zituzten, eta epaimahaikideen iritzitz gozoena Bakioko
Garka Dakar kazola izan zen.
Sukalki txapelketako irabazleak