Beaskoetxea eta Lekerika nagusi, Hondarribian
Diego Beaskoetxea eta Unai Lekerika gernikarrek irabazi zuten barikuan, Hondarribiako Master Seriesa.
Xabier Barandika gernikarraren eta Ibon Aldazabal berriatuarraren kontra 15-8 eta 15-9 irabazi zituzten set-ak.
Jostaldi pilotalekuan bildutako zaleek lau puntisten jokoaz gozatu ederra hartu zuten. Beste behin, Lekerikak partida ikaragarria egin zuen seguru jokatuz; Aldazabalek ezin izan zuen haren aurrean askorik egin.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketa ere jokatu zuten Hondarribian. Erik eta Itxaso nagusitu ziren Hormaetxearen eta Amigorenaren kontra.