Bosgarren urtez jarraian, Bermeoko Gazte Asanbladak Taelladie Talako paella txapelketa antolatu zuen zapatuan. Goiz goizetik hasi ziren kuadrillak Talara iristen, arrozak ordurako prest edukitzeko. Adin guztietako kuadrillak batu ziren zapatuan Talan.
Gazteen kuadrilla bat paella prestatzen
Aurten, 25 paella aurkeztu dituzte, eta epaimahaiak aukeratutako hiru gozoenek jaso zituzten sariak. Lehenengo saria,
Piramide izeneko kazolak jaso zuen; bigarrena,
Okel saltserue kazolarentzat izan zen; eta, hirugarrena,
Kuki kuadrillak hartu zuen.
Irabazleak paella aurkezten
Taelladie paella lehiaketa bat baino gehiago da. Hala, egunean zehar jai giroa egon zen Talan. Bertsolariak eta umeentzako jolasak egon ziren, besteren artean.
Arratsaldean, gainera, Bermeoko olinpiaden lehenengo proba lehiatu zuten.