Atzo iluntze-gauean egin zuten Gorefesta, Bermeon. Panpinak izan ditu ardatz aurtengo jaialdiak, eta erantzunarekin pozik dira antolatzaileak. Panpin beldurgarriak Lamera eta Bermeoko Alde Zaharretik ibili ziren atzo. Izan ere, kale animazioak pintxopotearekin bat egin du aurten.
Guztira bederatzi film labur eta bi film luze proiektatu zituzten atzo, Nestor Basterretxean. Aretoa jendez bete zen Gorefestan, eta jende helduagoa izan da aurten jaialdiagaz bat egin duena. Hala, “pozik” dira antolatzaileak. Aipatu dutenez, gainera, atzo Gorefestan ikusi ahal izan zen Cut film laburreko zuzendari Peter Lemper ere Gorefestan izan zen, Alemaniatik helduta.
Spookypheria Productions taldeak antolatzen du fantasiazko eta beldurrezko zinema jaialdia, eta aurtengoa XVI. edizioa izan da.