Uztaileko azken zapatuan, ongietorri ekitaldia egingo diote Jone Amezaga errigoitiarrari, Gernika-Lumon. Lehenik ekitaldia egingo diote, Merkurio plazan, eta bertaratutakoak bazkaria egingo dute Merkatuko plazan.
Amezaga ekainaren 11n irten zen Brievako (Avila, Espainia) espetxetik, kartzela ezberdinetan hamazortzi hilabeteko zigorra bete ondoren. Egun horretan
harrera egin bazioten ere, hilabete honen bukaeran egingo diote ongi etorri ekitaldia, lagun eta senideekin batera.
2014ko abenduan
atxilotu zuten Amezaga, elkartasuna adierazi zioten hainbat herritarren protesta artean. Pankarta bat eusten zuen makila batean aurkitutako hatz-marka batzuk froga hartuta eman zuten espetxeratzeko agindua, terrorismoa goratzea leporatuta.