Kadete mailako txirrindulari lasterketa, gaur, Markina-Xemeinen
43 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek Lea-Artibaiko herrietan zehar. 16:30ean hasiko da proba Aldaola kalean, eta han egongo da helmuga ereMarkina-Xemeingo Txirrindulari taldeak antolatuta, kadeteen mailako txirrindulari lasterketa...
43 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek Lea-Artibaiko herrietan zehar. 16:30ean hasiko da proba Aldaola kalean, eta han egongo da helmuga ere
Markina-Xemeingo Txirrindulari taldeak antolatuta, kadeteen mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko da gaur arratsaldean, Lea-Artibai eskualdeko herrietan zehar. Guztira 43 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.Markina-Xemeingo Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak 16:30ean, Berriaturako bidean. Ituarteneko biribilgunetik abiatuko dira saihesbidera, kostaldera joateko.
Berriatuko futbol zelaiaren parean aurkituko dute tarteko helmugako pankarta, eta handik Ondarroara joango dira, kostako bidea hartu eta Mendexara abiatzeko. Lekeitiotik igarota, Amorotorantz joango dira, Milloin zehar, berriz ere, Markina-Xemeinera itzultzeko.
Milloin egongo da mendiko sariko puntu bakarra, 3. mailako mendatearen gorenean.
Sariak, udaletxe aurrean
Lasterketa, gutxi gorabehera, 17:40ak aldera amaituko dela aurreikusi dute txirrindulari taldekoek. Ituarteko biribilgunetik sartu eta Aldaola kalearen erdi inguruan aurkituko dute helmugako pankarta.
Ondoren, sariak banatuko dituzte udaletxe aurrean. Lehen hiru txirrindulariek, talde onenak, mendiko eta tarteko helmugako lehenek eta eskualdeko lehenengoak eramango dute saria.