Bosgarren urtez jarraian, Bermeoko Gazte Asanbladak
Taelladie, Talako paella txapelketa, antolatu du. Hala, parte hartu gura duten guztiek Talan dute hitzordua
zapatuan.
Epaimahaikideak paellak dastatzen
Paellak txapelketara aurkeztu gura dituzten horiek guztiek,
11:00etan eman beharko dute
izena.
13:30etatik aurrera epaimahaikideak jarriko dituzte lanean, txapelketara aurkezten dituzten
paellak dastatzeko tartea izango dute, ordu horretan aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek goizean zehar egindako arrozak.
Bitartean,
12:00etan, umeentzako jolasak prestatuko dituzte Gazte Asanbladako kideek. Jolasetan parte hartzeko asmoa duten umeei
bainujantzia eroateko gomendioa egiten die. Goizean, bertsolariak ere ibiliko dira Talako giroa alaitzen.
Taelladako paellarik gozoenan zeintzuk diren
17:00etan esango dute. Jakinarazi dutenez,
hiru sari banatuko dituzte.