Allende Salazar ikastetxean segurtasuna hobetzen jarraituko dute
Allende Salazar ikastetxean lanak egingo ditu Gernika-Lumoko Udalak uztailean, sute egoera baterako ebakuazio sistemak hobetzeko eta eguneratzeko proiektuaren barruan.Hobekuntzen bigarren fasea izango da orain egingo dutena hiru fasetan egingo dira hob...
Hobekuntzen bigarren fasea izango da orain egingo dutena hiru fasetan egingo dira hobekuntza lanak, eta sute mehatxuaei erantzun egokia eman ahal izateko helburuagaz egingo dituzte moldaketak.
Iparraldeko gunea egokituko dute, Bigarren Hezkuntza eta jantokia kokatuta dauden gunea, hain zuzen ere.
Lan horiek egiteko 114.786,64 euroko aurrekontua erabiliko du udalak. Diru kopuru horrek, batez ere, eraikinaren barrualdeko patioetan larrialdietako eskailera metalikoak jartzeko balio izango du, baina barrualdeko banaketak ere aldatu egingo dituzte.
Fatxadetan ere irteera lekuak egokituko dituzte, ikasgeletatik kanpoaldera zuzenean irten ahal izateko. Patioetan ere zoladura jarriko dute, eta suteen aurkako bidezko babes sistemak ere ipiniko dituzte.
Iazko uztailean egin zuten lanen lehen fasea; orduan, ikastetxearen hegoaldea egokitu zuten: Haurreskola, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza har- tzen dituen zonaldeko larrialdietako ebakuazioa sistemak hobetu zituzten. Lehen fase hartarako, udalak 90.054 euroko aurrekontua eduki zuen.