Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak 204.000 euro inbertituko ditu,
Santanapeko kiroldegiko gimnasioko makinak berrizteko. Aurten makineria guztiaren %65a aldatuko dute eta gainontzeko %35a hurrengo urtean izango da berriztua. Ohikoak diren beste inbertsioekin batera, Kirol Patronatuak guztira 220.000 euro inbertituko ditu
Aldatuko den makineriaren %85aren barruan, arraunerako lau makina, korrika egiteko zortzi zinta, sei bizikleta eliptiko, bi makina
step, bi eskailera, hiru bizikleta altu, bi bizikleta etzan, eta gaitasun anitzeko pertsonentzako makina bat egongo dira. Gimnasioko hamabi bizikleta eta
spinning egiteko beste hamahiru bizikleta ere aldatuko dituzte. Bestalde, gimnasioko, pasilloko eta takilen guneko zorua ere aldatuko dute, berriketa prozesu honen barruan.
Tresneria eta ekipamenduaren aldaketa guztia, abuztuko oporretan egingo dute, kiroldegiak urtero itxita ematen dituen bi asteetan zehar.
1.000 erabiltzaile egunero
Santanapeko kiroldegia da egunean erabiltzaile gehien erakartzen dituena, bataz beste 1.000 bisitari. Kiroldegiak
5.185 bazkide ditu, hauetatik 4.100 Gernikarrak, eta gainontzeko %21,15a eskualdeko herrietakoak. Erabiltzaileen %54 gizonezkoak dira eta %46 emakumezkoak.
Urbietako kirol gunea da herriko bigarren erabiliena, ohiko 800 erabiltzailerekin, astean zehar egiten dituzten bi eta lau saiorekin. Bertan, eskoletako eta errugbi zein futbol taldeetako erabiltzaileak dira gehienak.
Malosteko kiroldegian aldiz, egunean 140 bat pertsona biltzen dira, gehien bat saski baloiarekin lotutako entrenamenduak burutzeko. Jai Alai frontoia da laugarren kirol gunea; egunero Zesta Punta Eskolako 50 bat haur eta gazte bertaratzen dira bertara. Frontoiak, urtean hamabost eta hogei ekitaldi kultural eta musikal bitartean jasotzen ditu.
Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak
2.070.000 euroko aurrekontua izan du 2016 urterako. Diru honetatik 1.471.000 euro udalaren ekarpen zuzena izan da, eta gainontzeko 590.000 euroak, bezeroen kuoten eta erabiltzaileen sarreretatik datoz.