Herenegun Gernika-Lumon hasi eta amaitu zen 3.etapa, atzo lehiatu zituzten azken bi etapak.
Franklin Chacon Bathco taldeko venezuelarrak irabazi du Junior mailako Bizkaiko XXII. Itzulia. Vicent Roig Castilla Onda-ko txirrindularia sailkatu da bigarren, eta Joao Almeidak (Bairrada) osatu du podiuma.
Franklin Chacon Bizkaiko XXII.Itzuliaren irabazlea, Gernika-Lumon mailot horiagaz.
Debuyck Belgian Young Cycling Team taldekoak 2 ordu, 18 minutu eta 25 segundotan burutu zuen 90 kilometro inguruko ibilbidea. Sprintean erabaki zen etapa. Irabazlearengandik bi segundora sartu ziren helmugan Ben Hardy eta Eugenio Sanchez.
Chacon Bizkaiko XXII. Itzuliko etapa ere oholtzara igo zen liderraren mailota eta erregularitatearena janzteko. Domekako bi etapetan dena emango zuela hitz eman zuen; lasterketa irabazteko gogotsu zegoela esan zuen.
Lehen Bizkaitarraren eta Euskaldunaren sariak Iñigo Elosegirentzat izan ziren. Hain zuzen ere, atzo ere berarentzat izan ziren bi sariak, eta sailkapen nagusian seigarren amaitu du lasterketa.
Tarteko helmugaren mailot urdina, berriz, Manuel Peñalverrek jantzi zuen, eta Mendiko Saria Alejandro Romero granadarrak jaso zuen.
3.etaparen saridunak.
16:30ean irten ziren Artekale kaletik, eta Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Ea, Ispaster, Ereño, Nabarniz, Muxika, Munitibar, Mendata eta Arratzutik pasatu ziren txirrindulariak. Etapa polita izan zela nabarmendu zuten lehen sailkatuek; itzuliko etaparik gogorrena eta luzeena izan zela azaldu zuten.
Ibilbidean zehar jende asko batu zen. Gernika-Lumon ere jendetza batu zen batik bat lasterketaren amaieran, eta sari banaketaren unean.
Ziclista Gernikesa taldeak prestatu zuen ibilbidea, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioari lagunduz, eta Paco eta Iñaki Arana anaiei omenez antolatu zuten.