Erlantz Aristegi bermeotarrak irabazi du Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel lehiaketa.
Giro ederra izena jarri dio bermeotarrak kartel irabazleari, eta
600 euroko saria jasoko du bere lanagatik.
Erlantz Aristegi jaietako kartelagaz
Epaimahaiak aukeratutako bi kartel finalisten artean,
Aristegirena gustukuagoa izan dute
herritarrek. Izan ere, herritarrek Gizarte eta Kultura Etxean jarritako kutxan edo Bermeoko Udalaren facebook bidez eman dute botoa. Kultur Etxeko kutxan jasotako botoek %70eko balioa izan dute, eta Internet bidez jasotakoek, berriz, %30.