Aurreko urteetan baino auto gutxiago izan dira aurten San Kristobal jaien baitan Busturian egiten duten auto apainduen erakusketan. Bederatzi autok parte hartu zuten atzo goizeko erakusketan. Horien artean politena Bermeoko Tomas neumatiko eta direkzioak-en autoa izen zela ebatzi zuen epaimahaiak.
Auto apainduen erakusketa, atzo
Auto apainduen erakusketa baino lehen, Busturiko Irrintzi Alai Dantza taldeak eskaini zuen plazan, dantza emanaldia; taldeko umeen eta nagusien dantzak ikusi ahal izan zituzten bertaratutakoek. Arratsaldean, jaiei amaiera emateko, umeek puzgarrietan jolasteko aukera izan zuten eta txokolatea jateko aukera ere izan zuten. Tributo Joaquin Sabina taldearen musikagaz datorren urtera arte agurtu zituzten San Kristobal jaiak.
Bariku iluntzean hasi zituzten jaiak busturiarrek, eta atzo gauera arte jardueraz betetako asteburua izan dute.
Axpe auzoan izango dituzte jaiak laster. Uztailaren 23tik 27ra bitartean, Santiago eta Santa Ana jaiak ospatuko baitituzte.