Aurreko astean A Coruñako (Galiza) Novo Mesoiro pabilloian jokatu zuten Espainiako txapelketa.
Hilaren 7an lehiatu zituzten Junior kategoriako Welter pisuko kanporaketak. Dominguezek Murtziako ordezkaria garaitu zuen, eta barikuan lortu zuen Brontzezko domina.
Andoni Dominguez aita Elite kategoriako Pisu ertainean lehiatu zen. Final zortzirenetan Oscar Montes kanariarra hartu zuen mendean. 30 segundu baino ez zuen iraun borrokaldiak; lehen borrokaldian K.O.- irabazi baitzion 2015eko Espainiako azpitxapelduna.
Final laurdenetan, baina, ez zuen aurkaria gainditzea lortu. “Erabaki zatitua” adierazi zuten, hiru epaileetatik batek Dominguezi eman zion garaipena, eta beste biek haren aurkariari.
Esperientzia “polita” izan dela adierazi dute bermeotarrek, eta berriro ere horrelako esperientziak bizitzeko gogotsu daudela azaldu dute.
Kepa Sabin entrenatzailea eta Euskal selekzioaren hautatzaileari eskerrak eman dizkiote.
Euskal Herritik Galizara joandako boxeolariak.