Basque Pool Skate lehiaketaren lehen proba egin zuten zapatuan, San Kristobal plazako skate parkean. Guztira 30 bat parte hartzaile izan ziren, Getxoko La Kantera Skate Eskolak antolatutako skateboarding jardunaldian. Antolatzaileen arabera, zazpi eta 45 urte bitarteko parte hartzaileak egon ziren, eta orokorrean “oso maila ona” egon zela adierazi dute.
Jam Session bat izan zen, beraz ez zen garailerik eman, “helburua ondo pasatzea eta ikastea zen”, azaldu dute La Kantera Skate Eskolako irakasleek. Hiru kategoria ezberdinetan banatu zituzten parte hartzaileak: hamabost urtez azpikoak, Open eta Masterra.
Zapatukoa hiru probetako lehena izan zen, hurrengoa Ordizian jokatuko dute, uztailaren 23an, eta azken proba etxean antolatu du La Kantera Skate Eskolak; Getxon bertan, irailaren 3an.