Txipiroi BTT martxa eta mendi trail lasterketa, bihar
Momentuz 185 pertsonak eman dute izena. Bihar, 08:00etatik aurrera izena eman ahalko da. 09:30ean hasiko da BTT martxa, eta 10:00etan mendi trailaBihar lehiatuko dituzte Ean Txipiroi BTT martxa eta mendi trail lasterketa. Astelehenean itxi zuten bi pro...
Momentuz 185 pertsonak eman dute izena. Bihar, 08:00etatik aurrera izena eman ahalko da. 09:30ean hasiko da BTT martxa, eta 10:00etan mendi traila
Bihar lehiatuko dituzte Ean Txipiroi BTT martxa eta mendi trail lasterketa. Astelehenean itxi zuten bi probetarako izena emateko epea, eta 185 pertsonak eman dute izena.BTT martxa egiteko 117 pertsonak eman dute izena, eta mendi trail lasterketarako, berriz, 68k.
BTT martxan, gehienez, 180 parte hartzaile onartzen dituzte, eta mendi trail lasterketan 150 parte hartzailetan ipini dute muga. Kopuru horietara heldu ez direnez, bihar 08:00etatik aurrera izena eman ahalko da.
Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Federatu gabeek BTT martxa egiteko 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta mendi trailean parte hartzeko, azkenik, 18 euro.
37 eta 21 kilometro
Bizikleta probaren partaideak 09:30ean irtengo dira Eako hondartzatik. 37 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta 1.600 metroko desnibel metatuari aurre egin beharko diote.
Mendi trail lasterketako partaideek 10:00etarako daukate jarrita irteera ordua. Horiek 21 kilometroko ibilbidea burutuko dute, 900 metroko desnibel metatuagaz.
Bi probetan parte hartzaile gehienak bizkaitarrak izango badira ere, Araba, Gipuzkoa eta Kantabriatik etorritako partaideak ere egongo dira Ean.