Txarrak eroan eta opariak ekarri
San Joan su eta festen harira, hainbat izan dira HITZAk batu dituen argazkiak. Horiek bildu, zozketa egin eta argazki sariduna ere bada. Hain zuzen, Itsasne Gabrielek Gernika-Lumoko Lurgorri auzoan ateratako argazkia izan da saritua. Lurgorri auzo kult...

San Joan su eta festen harira, hainbat izan dira HITZAk batu dituen argazkiak. Horiek bildu, zozketa egin eta argazki sariduna ere bada. Hain zuzen, Itsasne Gabrielek Gernika-Lumoko Lurgorri auzoan ateratako argazkia izan da saritua. Lurgorri auzo kultur elkarteak antolatutako su eta festa giroa erakusten du argazkiak TukaTukada batukada ikus daiteke, San Joan suaren aurrean. Gabrielek HITZAren boltsa, hondartzarako oihala eta kantinplora hartu ditu sari modura.