Gernika-Lumoko Udalak Mandela Arauekin bat egin du, presoen alde
Presoen eskubideak bermatzen dituen mozioa berretsi dute azken osoko bilkuran. EH Bilduk dio euskal presoei ez dizkietela aplikatzen oinarrizko arau horiekPresoak Tratatzeko Oinarrizko Arauak onartu zituzten Nazio Batuek 2015eko abenduaren 17an. Gernik...
Presoen eskubideak bermatzen dituen mozioa berretsi dute azken osoko bilkuran. EH Bilduk dio euskal presoei ez dizkietela aplikatzen oinarrizko arau horiek
Presoak Tratatzeko Oinarrizko Arauak onartu zituzten Nazio Batuek 2015eko abenduaren 17an. Gernika-Lumoko Udalaren azken osoko bilkuran, EH Bilduk lege sorta horren aldeko mozioa aurkeztu zuen, udalak presoen eskubideen alde egin zezan. Proposamena aho batez onartu zuten, Mandela Arauak bermatzearen alde daudela berretsiz.Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalen printzipioetan oinarritutako arau sorta horri Mandela Arauak izen sinbolikoa jarri zioten, giza eskubideen alde borrokatu eta Hegoafrikako presidente izan zen Nelson Mandelaren omenez. Izaera unibertsala duten 122 arauek kartzela politika ezartzekorakoan presoen eskubideen babesa bermatzen du, tortura eta tratu txarrak gertatu ez daitezen.
Hala ere, kartzelan dauden hainbat euskal presoen esperientzia kontuan hartuta, haiei lege horiek ez zaizkiela aplikatzen adierazi du EH Bilduk.
Mozioan onartutakoa
Osoko bilkuran onartutakoaren arabera, Nazio Batuek onetsitako Presoak Tratatzeko Oinarrizko Mandela Arauekin bat dator udala. Horrenbestez, euskal presoei Mandela Arauak aplika dakizkien eskatzen du, gaixo daudenek tratu duin bat jaso dezaten eta familiagaz harremana mantentzeko eskubidea bermatuz; isolamenduaren erabilera zigor bezala aplikatzea arbuiatuz eta hori pairatzen duten presoekiko elkartasuna adieraziz. Azkenik, Nazio Batuen Gomendioari jarraituz, uztailaren 18an presoen eskubideen aldeko Mandela Eguna ospakizuna aintzat hartzeko erabakia ere onartu zuten.