Debabarreneko akordeoi eta Madalen abesbatzaren kontzertua, bihar, Mutrikun
Emanaldiak 60 akordeoijole eta abeslari bilduko ditu Goiko Plazan. 26. kontzertuak ere aurreko urteetako formatua edukiko du. Gure Ametsa dantza taldeak ere ikuskizunean parte hartuko duDebabarreneko akordeoijoleak eta Mutrikuko Madalen eta Madalen Txi...
Emanaldiak 60 akordeoijole eta abeslari bilduko ditu Goiko Plazan. 26. kontzertuak ere aurreko urteetako formatua edukiko du. Gure Ametsa dantza taldeak ere ikuskizunean parte hartuko du
Debabarreneko akordeoijoleak eta Mutrikuko Madalen eta Madalen Txiki abesbatzek 26. kontzertua eskainiko dute bihar, 23:00etan hasita, Goiko Plazan. Akordeoijoleek bost pieza eskainiko dituzte, eta abesbatzekoek beste horrenbeste. Dena dela, pieza batzuk elkarrekin eskainiko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.Beste behin ere, Julia Iriondok zuzenduko du emanaldia. «Iaz 25. urteurrena zela eta, ekitaldi berezia egin genuen. Aurten, aldiz, ez dugu ezer berezirik egingo; ikuskizunak ohiko formatua edukiko du. Baina herritarrek musikagaz gozatuz giro onean egoteko aukera ona edukiko dute», dio Iriondok.
Parte hartzaileak
Akordeoijoleak Ondarroa, Deba, Mendaro, Elgoibar eta Eibartik etorriko direla azaldu dute. «Bateko eta besteko taldeekin, guztira 60 bat herritar igoko dira oholtzara». Parte hartzaile gehienak, baina, mutrikuarrak izango direla azpimarratu dute.
Abesbatzetakoekin eta akordeoijoleekin batera, Mutrikuko Gure Ametsa dantza taldeko dantzariek ere parte hartuko dute ikuskizunean.
Instrumentuak jotzen ere mutrikuarrak egongo dira, orain arte modura: Ainhize Azpiazu (txistua), Ion Azpiazu (tronpeta), Eduardo Yurrita (pianoa) eta Ion Lekube eta Fernando Urkiri (perkusioa).
Eguraldia
Aurten, gainera, eguraldia aldeko edukiko dutelakoan daude antolatzaileak. «Iaz eguraldi txarra egin zuen, eta espero dugu aurten ona egitea. Dena dela, ziur gaude jendea batuko dela Goiko Plazan».