Arte Eskolako lanak, Zabielen ikusgai
Mutrikuko Arte Eskolako ikasleek 2015-2016 ikasturtean egindako lanen erakusketa zabalik dago Zabiel kultur etxeko erakusketa aretoan. Arte Eskolako ikasleek azaldu dutenez, erakusketan ikusgai daudenak lan batzuk baino ez dira. «Aukeraketa bat egin d...
Mutrikuko Arte Eskolako ikasleek 2015-2016 ikasturtean egindako lanen erakusketa zabalik dago Zabiel kultur etxeko erakusketa aretoan. Arte Eskolako ikasleek azaldu dutenez, erakusketan ikusgai daudenak lan batzuk baino ez dira. «Aukeraketa bat egin dugu, eta horiek daude ikusgai». Herritarrek domeka izango dute erakusketa ikusteko azken eguna. Ordutegia: 18:30etik 20:30era.