Jairik jai, sankristobalek hartuko dute asteburuan, San Pedro eta San Martin jaien lekukoa. Domeka da San Kristobal santuaren eguna, hala ere, Busturian eta Gernika-Lumoko Agarre auzoan bihar hasiko dituzte ospakizunak.
Auto apainduen erakusketa, San Kristobal jaietan
Jai handiak izaten dira Busturiko San Kristobal auzoan. Txupinagaz batera emango diote bihar hasiera hiru eguneko jaiei. Txupina bota ostean, txistorra jana edukiko dute, eta Tukatukada Batukada taldea ibiliko da kalejiran. Gauez, musika izango da protagonista.
Zapatuan, pintxo txapelketan parte hartu ahalko dute herritarrek. 12:30ean egon beharko du San Kristobaleko plazan parte hartu gura duten horiek. Bakoitzak hiru pintxo aurkeztu beharko ditu, izena eta azalpena jarrita. Hiru sari banatuko dituzte: 75 euro, 50 euro eta 25 euro jasoko dituzte hiru pintxorik gozoenen egileek.
Arratsaldean, txirrindulari lasterketa, danborrada eta txaranga edukiko dituzte aukeran. Kontzertuekin amaituko dute eguna.
Domekan, santuaren egunean, urtero legez, auto apainduen erakusketa egingo dute, Irrintzi Alaik Dantza Taldearen erakustaldiaren ostean. Umeentzako puzgarriak eta txokolate jana egongo dira arratsaldean.
Gernika-Lumoko Agarre auzoan ere ez dute aspertzeko astirik edukiko asteburuan. 18:00etan hasiko dituzte jaiak bihar, txupinagaz. Bertaratutakoek tortilla eta sukalki txapelketak, skate txapelketa, futbito partidak, musika, dantzak eta beste hainbat gauza izango dituzte aukeran barikutik domekara.
EGITARAUA
Busturia (San kristobal)
Bihar.
– 20:00. Txupin jaurtiketa. Ondoren, bertaratutakoentzako txistorra jana.
– 20:30. Tukatukada Batukada taldearen kalejira, San Kristobal auzotik.
– 23:00. Kontzertuak: Versus, Enkore eta Haitzama.
Zapatua.
– 12:30. Trikitrixa eta pintxo lehiaketa.
– 17:00. Txirrindulari lasterketa.
– 20:00. Umeen eta nagusien danborrada eta Tximeletak Txarangaren kalejira, auzotik.
– 23:30. Kontzertuak: Primeros Auxilios, Guda Dantza eta Bidebatez.
Domeka.
– 12:30. Meza.
– 13:00. Irrintzi Alai Dantza Taldearen emanaldia.
– 14:00. Auto apainduen erakusketa.
– 16:30. Umeentzako puzgarriak.
– 21:00. Txokolate jana.
– 21:30. Tributo Joakin Sabina taldea.
Gernika-Lumo (Agarre)
Bihar.
– 18:00. Txupina.
– 18:00. Ume eta nagusien arteko jolasak.
– 22:00. Atzekabe rock taldea.
Zapatua.
– 10:00. Diana.
– 11:00. XI. Tortilla txapelketa.
– 11:30-14:30. Alboka.
– 14:30. Tortilla txapelketaren sari banaketa ekitaldia.
– 16:00. Skate txapelketa.
– 18:00. Futbito partidak pistetan (erakustaldiak, talde federatuen partidak eta guraso eta seme-alaben aurkako partidak, besteak beste).
– 20:00. Sardina jana, inguruko tabernetan.
– 21:00. Txokolate jana.
– 21:00. Erromeria, Oxabi taldeagaz.
Domeka.
– 10:00. Diana.
– 11:00. XI. Sukalki txapelketa, inguruko tabernetan.
– 11:30-14:30. Alboka.
— 12:00. Meza nagusia, San Frantzisko parrokian.
– 12:45. Kopaua.
– 13:00. Euskal dantzak, Elai Alai dantza taldearen kalejiragaz.
– 14:00. Sukalki kazolak batu eta sari banaketa, San Kristobal plazan.
– 15:00. Herri bazkaria.
– 18:00. Jokaldigaz erromeria.
– 22:30. Amaierako txupina.