Mutrikuko Arte Eskolakoek bigarren horma irudia inauguratuko dute etzi
Ekitaldia 12:30ean egingo dute, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte. Irudia Arte Eskolako kide guztien artean egin dutela eta horregatik dela «aberatsa» azaldu duteMutrikuko Arte Eskolako kideek Plaza Txikiaren ondoan dagoen tunelean egindako horm...
Ekitaldia 12:30ean egingo dute, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte. Irudia Arte Eskolako kide guztien artean egin dutela eta horregatik dela «aberatsa» azaldu dute
Mutrikuko Arte Eskolako kideek Plaza Txikiaren ondoan dagoen tunelean egindako horma irudia inauguratuko dute zapatuan. Tunelaren bi hormetan egindako irudia hiru astean egin zutela azaldu dute Arte Eskolakoek. Inaugurazio ekitaldia 12:30ean izango dela aurreratu dute, eta herritar guztiak ekitaldian parte hartzera gonbidatu dituzte.Horma irudian denetariko itsas animaliak irudikatu dituzte Arte Eskolako kideek, mosaiko estiloan. Eta tunelak aurretik zituen horma zuriak kolorez jantzi dituzte. «Irudia hiru astetan egin genuen. Eta polita izan da, izan ere, gehienok parte hartu dugu; horregatik da aberatsa. Parte hartu ez dutenek ezin izan dutelako izan da», azaldu du Nerea Illarramendi Arte Eskolakoak. Ideia Jose Ignacio Treku Arteko Eskolako maisuarena izan dela ere azaldu du Illarramendik. «Berea da ideia, baina guztion artean egin dugu, bera barne».
Bigarren lana
Hiru astetan, beraz, Arte Eskolako klaseetara joan beharrean tunelean egon ziren artelana egiten. «Arratsaldetan, eskolara joan beharrean han egiten genuen lana».
Horma irudi hori Arte Eskolako kideek herrian egiten duten bigarren artelana da. «Atxukalen egin genuen lehenengoa. Baina hura egiteko teknika asko behar zen, eta guztiok ez geneukan behar bestekorik».
Baina Arte Eskolakoek duten abilezia ez da horretan amaitzen. Izan ere, herrian bi artelan egin eta gero, datorren urtean ere kalera begira beste zer edo zer egingo dute. «Datorren urtean datorren urtekoa».
Herritarrei, gainera, egindako lanak errespetatzeko eskatu nahi izan diete Arte Eskolakoek. «Horregatik ipini dugu tunelaren alde batean Mutriku herria, Mutriku maitia, Mutriku garbia… denon artean! leloa».